Blog honetan, askotan azpimarratua izan den bezala, zoriontsu eta dibertsioaren bitartez ikasteko hainbat baliabide aurkezten dira. Oraingo honetan, helburu hori duen talde batekin nator.
"Zientzia Dibertigarria", pedagogian espezialistak eta adituak diren hainbat pertsonek osatzen duten taldea da. Hauek, jolasten irakasteko metodoa asmatu dute. Estatu Batuetan sortu zen, "Fun Science" izenarekin zehazki. Gaur egun, bere sede printzipala Madrilen aurkitzen da. Frankizia bat denez, 126 bulego ditu munduan zehar eta orain arte, 7 milioi umerekin aritu da lanean.

Aldarrikatzen dituzten helburuak, honako hauek dira:
- Entretenituz irakastea.
- Haurrei eta gazteei zientzia irakastea.
- Kontzeptu eta metodo zientifikoak lantzea.
- Ikasgelan ikasitako kontzeptuak indartzea eta sakontzea.
- Haur eta gazteen kuriositatea sortzea.
- Egunerokotasunean zientziarekin aritzea ohituratzat hartzea.
- Zientzia.
- Ingurugiroa.
- Osasuna eta prebentzioa.
- Elikadura.
- Astronomia.
Vygotskiren estruktura psikologikoan oinarritzen dira. Jarduera ludikoak eta ikuskizun formatiboak prestatzen dituzte. Horretarako, irakasle zoro bat egoten da eta berak, esperimentu eta zorakeriak burutzen ditu. Haurrek lagundu egiten diote eta honela, ondo pasatzeaz gain, ikasi egiten dute. Ekintza sinpleekin, hala nola, ikutuz, bustiz ... zientziako kontzeptu ezberdinak barneratzen dituzte parte hartzaileek. Irakasle zoro hauek aktoreak izaten dira, kuriositatea pizteko gai direnak. Antzeztuko dutena, pedagogo adituek prestatzen dute, beharrezkoak diren ezagutzak lantzeko.
Ezin da ahaztu, tailer hauetan eskubideekiko berdintasuna, anistazuna, talde-lana,justizia, demokrazia ... bezalako kontzeptuak kontutan hartzen direla, hori baita ardatz nagusia. Talde honek, ikasgeletan, festetan, aterpetxeetan, parkeetan, instituzioetan ... burutzen du bere lana.
Hona hemen talde honek buruturiko festa bateko argazki bat:
Hemen daukazue beraien web gunea. Bertan, informazio gehiago eskuratu dezakezue, beraiekin kontaktuan jartzeko aukeraz gain:
Zientzia dibertigarria
No hay comentarios:
Publicar un comentario