Euskara ikasgaiean, aho hizkuntza eta idazketa lantzeko beste proposamen batekin natorkizue, beti bezala, ongi pasatuz eta entretenituz!
Ikasleek zerbait ikasteko, arreta jarri behar dute horretan, hori baita lehen pausua informazioa prozesatzeko, ulertzeko, bersortzeko, antolatzeko eta memorizatzeko. Arreta jartzeko, gustokoak dituzten ekintzak burutu behar ditugu irakasleok eta horretarako, intriga edo zerbait jakiteko gogoa sortzea laguntza handikoa izan daiteke. Baina nola sortu intriga sentimendu hori, ba ASMAKIZUNEKIN!
Hemen txertatu dudan power point honetan, 5 asmakizun agertzen dira. Bakoitzak, 7 pista ditu, izenburuak argi eta garbi adierazten duen bezala. Baina helburu edo lan bakarra ez da horiek asmatzea izango. Haurrek, pistak ulertu beharko dituzte (laguntzeko marrazki bat agertzen da ondoan) eta hauek irakurtzen eta ahoskatzen jakin beharko dute.
Beraz, hau da nire proposamena:
- Ikasgela 5 taldetan banatuko du irakasleak.
- Talde bakoitzari asmakizun bat helaraziko die.
- Talde bakoitzean, guztiek pista bat irakurri beharko dute (pertsona kopurua kontutan hartuz, batzuek 2 irakurri beharko dituzte, adibidez, zailtasun gehien dituztenek).
- Talde txikiak ikasgela erdira irtengo dira irakurtzera eta besteek, asmatu egin beharko dute, eskua altxatuz betiere.
Eta gogoratu, zoriontsu ikasi!
Asmakizunak PPT from Idoia PT
No hay comentarios:
Publicar un comentario