2012/09/20

Sentimenduak

Kaixo lagunok!

Oraingoan, sentimenduekin natorkizue. Askotan, oso zaila egiten zaigu irakasleei sentimenduak zer eta zeintzuk diren azaltzea. Horretarako, bi aukera edo ariketa erakutsiko dizkizuet, erabilgarriak izango direlakoan.

Lehen jarduera argazki sinple batekin burutu beharrekoa da. Nik hau aukeratu dut, ariketarako aproposa dela uste baitut. Irudi honetan agertzen diren 6 txarteltxoak moztu behar dira. Gela 6ko taldeetan banatuko litzateke (gehiago egonez gero, talde gehiago egin beharko lirateke, baina 6 pertsona baino gehiago ezin dira talde berean egon).

Behin taldeak eraturik, taldekide bakoitzari argazki honetako txarteltxo bana emango zaio eta berak, ikusi eta gorde egin beharko du, besteek ikusi ez dezaten. Ondoren, taldekideak txandaka, beraien txartelean agertzen den sentimendua imitatu beharko dute, keinuak erabiliz. Beste taldekideek, zein sentimendu den asmatu beharko dute.

Amaitzeko, talde handian batu eta bizitako esperientziaren inguruan hausnartuko da, izandako zailtasunak, imitatutako sentimenduak ... aztertuz.




Sentimendu ezberdinak


Bigarren jarduera, power point batekin burutu beharrekoa da, jarraian txertatu dudana zehazki. Bertan, hainbat sentimendu agertzen dira, azalpen batzuekin batera. Azalpenak, gure bizitzan agertzen diren esperientziekin lotuta daude. Hau oso garrantzitsua eta lagungarria da ikaskuntzarako, kontzeptuak gure esperientziekin erlazionatzen baditugu errazagoa da horiek gogoratzea eta ulertzea.

Beraz, nire proposamena, talde handian burutzekoa da. Sentimendu bakoitzean, klasekide bat erdira irtengo da eta sentimenduaren azpian agertzen den azalpena irakurriko du. Ondoren, beste adibide bat jartzen saiatuko da, beste ikaskideen laguntza ere baliozkoa izanik. Sentimendu guztiekin amaitu ostean, paper batean, izaten dituzten sentimendu ohikoenak idatzi beharko dituzte banaka, noiz eta zergatik azalduz. Honen ostean, talde txikitan jarri (4ko taldeetan adibidez) eta bertako ikaskideeen artean bakoitzak idatzitakoa aztertuko dute.

Azkenik,talde handian ondorio orokorrak aterako dira (sentimendu bakoitzak bizitzako momentu konkretuekin duela lotura, gustatzen zaizkigun gauzek sentimendu positiboak sortzen dizkigutela...).



  


Baliogarria izango zaizuelakoan agurtzen naiz!

Jolasak!

Kaixo Lagunok!

Hementxe natorkizue gaur ere material interesgarri batekin. Irakasle guztiok dakigu jolastea ezinbestekoa dela irakaskuntza-ikaskuntza prozesu bat burutzeko, esperientziak ikasteko oinarrizo aldagaiak baitira.

Baina askotan, jokoak pentsatzen hasi eta ez zaizkigu bururatzen. Hori ez gertatzeko edo laguntzen saiatzeko, hainbat joko biltzen dituen power point bat helarazten dizuet. Kontatuko diguzue zein izan den zuen esperientzia eta atera dituzuen ondorioak.

Beti bazala, erabilgarria izango zaizuelakoan agurtzen naiz. Esperientzia onak beti gogoratzen dira, eta horiekin datozen edukiak ere bai.


Dantzatu dezagun!

Kaixo irakurleak!

Blog honi hasieran on bat emateko, dantza baten proposamenarekin natorkizue. Dantza honetan, Oskorri taldearen "Arratsalde honetan" abestia erabiliko da. Oso abesti alaia eta erritmo askokoa denez, dantza bat sortzeko aukera asko ematen ditu:


Helaraziko dizuedan dantza 6.mailarako da, pausuak sinpleak diren arren, batzuekin nahastu egin daitezkeelako adin gutxiagokoak. Pausuekin errazago gogoratu al izateko, melodia errepikatzen den bakoitzean, pausu sekuentzia berbera burutzen da. Ondorengo lerroetan, dantza burutzeko hainbat azalpen adieraziko ditut.

Ikasleei hasieran eman beharreko azalpenak:
    1. Lehendabizi, bi filatan jarriko gara eta 3 talde handi sortuko ditugu. Zuen taldeak amaieraraino gogoratu beharko dituzue.
    2. Errepikatzen den zatian, borobilean jarriko gara.
    3. Amaieran, bi filatan geratuko gara berriz ere.
Hauek dira burutu beharreko pausuak:

  1. Lehendabizi bi filata jarriko dira zig-zag itxuran.
  2. Abestia hasten denean, aurrera-atzera eta eskuin-esker (lehenengo besoak altxatuz eta gero buelta emanez) mugituko dira.
  3. Ondoren, "V bikoitza" burutuko dute, amaitzeko bi salto emanez.
  4. Jarraian borobilean jarriko dira eta aurrera eta atzera mugituko dira.
  5. Borobilean egonik, "trenza" bat burutuko dugu.
  6. Azken pausua egiteko, bi filatan jarriko dira berriro. Honela egonik, atzekoak aurrerantza joango dira eskuak hobatuta eta aurrekoak atzera joango dira atzekoek eratutako zuloetatik makurtuta pasatuz.
Pausuak oso laburki eta sinpleki azaldu dizkizuet, irakasle bakoitzak irakasteko bere estiloa duelako eta ikasgelako ikasleen gaitasuna eta gogoa kontutan hartu behar delako. Beraz, ideia bat izateko, dantza osoa helaraziko dizuet.





Lagungarria eta erabilgarria izango zaizuelakoan agurtzen naiz!
Egun ona izan! Eta gogoratu ... zoriontasunez hezitu! : )

Ongi etorri!

Kaixo!
Ongi etorri "Zoriontsu hezituz" blogera. Txoko honetan, irakaskuntza-ikaskuntza prozesua bideratzeko materiala aurkituko duzu.Helburua, modu dibertigarri batean ikastea izango da, hori baita hezkuntza egoki bat jasotzeko oinarrizko aldagaia.

Beraz, gonbidatuta zaude orri hauetan nabigatzera eta saltseatzera!
Asko ikasi eta ondo pasatu!



Gifs animados