2012/09/20

Dantzatu dezagun!

Kaixo irakurleak!

Blog honi hasieran on bat emateko, dantza baten proposamenarekin natorkizue. Dantza honetan, Oskorri taldearen "Arratsalde honetan" abestia erabiliko da. Oso abesti alaia eta erritmo askokoa denez, dantza bat sortzeko aukera asko ematen ditu:


Helaraziko dizuedan dantza 6.mailarako da, pausuak sinpleak diren arren, batzuekin nahastu egin daitezkeelako adin gutxiagokoak. Pausuekin errazago gogoratu al izateko, melodia errepikatzen den bakoitzean, pausu sekuentzia berbera burutzen da. Ondorengo lerroetan, dantza burutzeko hainbat azalpen adieraziko ditut.

Ikasleei hasieran eman beharreko azalpenak:
    1. Lehendabizi, bi filatan jarriko gara eta 3 talde handi sortuko ditugu. Zuen taldeak amaieraraino gogoratu beharko dituzue.
    2. Errepikatzen den zatian, borobilean jarriko gara.
    3. Amaieran, bi filatan geratuko gara berriz ere.
Hauek dira burutu beharreko pausuak:

  1. Lehendabizi bi filata jarriko dira zig-zag itxuran.
  2. Abestia hasten denean, aurrera-atzera eta eskuin-esker (lehenengo besoak altxatuz eta gero buelta emanez) mugituko dira.
  3. Ondoren, "V bikoitza" burutuko dute, amaitzeko bi salto emanez.
  4. Jarraian borobilean jarriko dira eta aurrera eta atzera mugituko dira.
  5. Borobilean egonik, "trenza" bat burutuko dugu.
  6. Azken pausua egiteko, bi filatan jarriko dira berriro. Honela egonik, atzekoak aurrerantza joango dira eskuak hobatuta eta aurrekoak atzera joango dira atzekoek eratutako zuloetatik makurtuta pasatuz.
Pausuak oso laburki eta sinpleki azaldu dizkizuet, irakasle bakoitzak irakasteko bere estiloa duelako eta ikasgelako ikasleen gaitasuna eta gogoa kontutan hartu behar delako. Beraz, ideia bat izateko, dantza osoa helaraziko dizuet.





Lagungarria eta erabilgarria izango zaizuelakoan agurtzen naiz!
Egun ona izan! Eta gogoratu ... zoriontasunez hezitu! : )

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Gifs animados