Kaixo Lagunok!
Oraingo honetan, hezkuntzan irakasten den euskara ereduaren inguruan hitz egingo dut, gaur egun aldatu behar den egoera bat azalduz.
Eskoletan euskara irakasten hasi zirenean euskalkiak baztertu eta gutxiesten ziren, euskara batua gailenduz. Ez ziren erregistro ezberdinak eta errealitate konplexua kontutan hartzen, ikasleen inguruneari jaramonik egin gabe. Gaur egun, herri euskalkidunetan euskara batua inposatzeak ondorio eskasak dakartzala ikusi da, ikasleek euskara ikastea ekintza hotz bat bezala hartzen baitute, hizkuntza ongi jakitera iritsi gabe.
Hizkuntza ongi jakitea, norberak bere euskalkian hitz egiteko eta idazteko, estandarra erabiltzeko, erregistro ezberdinak ezagutu eta horietan jarduteko, eta beste barietate batzuk ulertzeko gai izatea da. Beraz, euskara batua jakitea ezinbestekoa bada ere, euskalkiak errespetatzea eta kontutan hartzea nahitaezkoa da, bien arteko oreka bat sortuz.
Aurreko lerroetan adierazi dudan egoera aldatzen hasteko, jarraian azalduko dudan ariketa proposatzen dizuet!
Jarduera hau oso aproposa iruditzen zait, ikasleek beraien euskalkian hitz egin eta idazten dutelako, eta euskara batuarekin konparatzen edo erlazionatzen dutelako. Gainera, irakurketa ozena eta ipuinen egitura lantzeko bidea ere zabaltzen dute ariketek.
Jarduera honekin, konpetentzia linguistikoaren atal guztiak jorratzen direla uste dut, sakonki ez bada ere. Hau da, semantika, sintaxia, fonologia eta morfologia lantzen dira, ikasle bakoitzak esaldi bat osatu behar baitu, hitz eginez zein idatziz. Proposatutako jardueran, konpetentzia pragmatikoa eta soziolinguistikoa ere lantzen direlakoan nago. Konpetentzia pragmatikoa, ipuina sortzean lantzen dute. Inguruan entzun duten informazioa kontutan hartu, eta adierazi edo lortu nahi dutena azaltzeko modu konkretu bat erabiliko dute. Soziolinguistikoa, aldiz, ikasleek erabiliko dituzten elementuen araberakoa izango da. Lurralde bateko kulturaren barne diren ohitura, keinu edo esaldi tradizionalak ipuinean agertzen badira, konpetentzia soziolinguistikoa landuko lukete. Gainera, lurralde ezberdinetako ikasleak badaude, modu aberasgarriago batean garatuko litzake gaitasun hau.
Guzti hau azaldu eta nire proposamena helarazi ostean, aurpegian irribarre bat marraztuz agurtzen naiz! Beti bezala, jarduera aberasgarria eta erabilgarria izatea espero dut eta zuen esperientziak elkarbanatzera gonbidatzen zaituztet.
Agur bero bat!
No hay comentarios:
Publicar un comentario